Barne islapen oso
Gainazal baten tamaina uhin-luzera soinuaren uhin-luzera baino handiagoa bada uhina islatu egin daiteke, intzidentzia-angelua islapen-angeluaren berdina izanik. Uhina osorik islatzen bada, batere xurgapenik izan gabe, erabateko islapena izango da / From Wikipedia, the free encyclopedia
Barne islapen osoa fenomeno optikoa da, non uhinak ingurune batetik besterako (adibidez, uretik airera) elkargunera iristen diren, eta bigarren ingurunera igaro beharrean lehen ingurunera guztiz islatzen dira. Bigarren inguruneak lehenengoak baino uhin-abiadura handiagoa (errefrakzio indize txikiagoa) duenean eta eraso-angelua nahikoa zeihar denean gertatzen da. Adibidez, uraren gainazala azpitik zeiharki begiratuz gero, gainazalean uretan dagoenaren islapen argia ikus dezakegu.
Barne islapen osoa, ez da uhin elektromagnetikoetan soilik gertatzen. Beste uhin mota batzuek ere barne islapen osoa jasan dezakete, hala nola, soinuak edo ur uhinek. Uhinak izpi estu bat sortzeko gai badira, islapena uhin bezala deskribatu beharrean, izpi modura deskribatzen da; ezaugarriak izpiaren norabidearekiko independenteak diren inguruneetan, airean, uran edo beira, adibidez, izpiak uhin frontearekiko perpendikularrak dira.
Islapena errefrakzio partzial batekin batera gertatzen da gehienetan. Uhinak hedapen abiadura txikiagoko ingurune batetik (islapen indize handiagoa) hedapen handiagoko ingurune batera igarotzean (adb. uretik airera) errefrakzio angelua eraso-angelua baino handiagoa da. Eraso-angelua atalase batera hurbildu ahala, angelu kritikoa, errefrakzio angelua 90 º-ra hurbiltzen da, ondorioz errefraktatutako izpia elkargunearekiko paralelo bilakatzen da. Hortik aurrera, eraso-angelua angelu kritikoa baino gehiago hazi ahala, errefrakzioa eman ahal izateko baldintzak betetzea ezinezkoa bilakatzen da eta, ondorioz izpia guztiz islatuko da, islapen osoa emanez. Argi ikusgarrirako angelu kritikoa 49º-koa da uretatik airera igarotzerakoan, eta 42º-koa beiratik airera igarotzerakoan.
TIR (barne islapen osoa) mekanismoaren xehetasunek fenomeno sotilagoak sortzen dituzte. Islapen osoak, definizioz, ez du indar jario jarraiturik bi hedabideen arteko elkargunean, kanpoko elkarguneak uhin iheskor deritzona darama. Uhin iheskorra elkargunean zehar hedatzen da, hedatu ahala esponentzialki txikitzen den anplitudearekin. Islapen osoa, osoa da kanpo ingurunea galera gabekoa (guztiz gardena), jarraia eta amaigabea bada, baina nabarmen gutxiago izan daiteke uhin iheskorra kanpo baliabide galtzaile batek xurgatzen badu edo kanponko elkargunearen kanpo mugak edo elkargune horretan txertatutako objetuek desbideratzen badute. Hedabide garbien arteko islapen partzialean ez bezala, barne islapen osoa fase aldaketa ez-arrunt (ez bakarrik 0 eta 180º) batekin batera dator polarizazio osagai bakoitzerako (eraso-angeluarekiko perpendikularra eta paraleloa), eta aldaerak eraso-angeluarekin aldatzen dira. Augustin-Jean Fresele-k 1823an egindako efektu honen azalpena argiaren uhin-teoriaren aldeko ebidentziari gehitu zitzaion.
Fresnelen asmakuntzak, Fresnel erromboak, fase aldaketak erabiltzen ditu polarizazioa aldatzeko. Barne islapen osoaren eraginkortasuna zuntz optiokoek ustiatzen dute (telekomunikazio kableetan eta irudiz eratutako fibroskopioetan erabiltzen dira), eta prisma islatzaileek, hala nola, sabai prismek monokuloentzat eta prismatikoentzat.