Aro Modernoa
Historiak definitutako garaia, gutxi gora bahera XV. mendetik XVIII. mende amaiera arte / From Wikipedia, the free encyclopedia
Aro Modernoa edo Aro Berria Historian XV. mendearen bukaeran hasi eta Frantziako Iraultza arte luzatu zen garaiari deritzo, Mendebaldeko historiaren hirugarrena, Erdi Aroa eta Aro Garaikidearen artean.
- Artikulu hau garai historikoari buruzkoa da; kontzeptu filosofiko eta soziologikoa gaitzat duena beste hau da: «Modernitatea»
- Artikulu hau garai historikoari buruzkoa da; erlijioa gaitzat duena beste hau da: «New Age»
Hasiera Pizkundea garaiak markatzen du, zientziak, artea, literatura eta arkitektura irauliko zituenak eta Erdi Aroari amaiera emango zionak. Ikuspegi honetatik, Aro Modernoan modernotasunaren balioak (progresoa, komunikazioa eta arrazoia) nagusitzen dira, aurreko aroaren balioen aldean. Halaber, Aro Modernoan bi munduren batuketa, Ameriketena eta Mundu Zaharrarena (Europa, Asia eta Afrika), 20.000 urtetan bereizita egon ondoren.