Anfiteatro
From Wikipedia, the free encyclopedia
Anfiteatroa zibilizazio erromatarreko leku publiko handia da, biribila, inguruan mailadi edo harmailak dituena, ikuskizun publikoetarako erabiltzen zena.
- Artikulu hau erromatarren garaiko eraikinari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Anfiteatro (argipena)».
Antzokia, anfiteatroa eta zirkua desberdinak ziren bai formaz baita funtzioez ere.
Antzokia zirkuluerdiko forma zuen eta antzezlanak antzezteko erabiltzen zen. Zirkua, aldiz, eliptikoa zen eta zaldi-lasterketak egiteko erabiltzen zen.
Anfiteatroa hainbat espektakulu gauzatzeko erabiltzen zen: animalien arteko borrokak, animaliak eta pertsonen artekoak, Erromatar historiaren borroka famatuak taularatzeko... eta ikuskizun estimatuena zena, gladiatoreen borrokak egiteko.
Antzinako anfiteatro ezagunena, zalantzarik gabe, Italian dagoen Erromako Koliseoa da. Haren jatorrizko izena, latinez, Amphitheatrum Flavium zen.
Hizkera modernoan "anfiteatro" hitza erabiltzen da eserleku inklinatuak dituen aire libreko antzeztoki edo aretori esaten zaioa. Ikusleentzako eserlekuak alde bakar batean izan ohi ditu.
- Istrian dagoen Pulako anfiteatroa, biribila.
- Italicako anfiteatroa
- Aleseko anfiteatroa kanpotik. Ohikoa zen kanpoaldea arkupez hornitzea.
- Volterrako antzokia, zirkulu erdia.
- Kartagoko erromatar circus-a II./III. mendeko mosaiko batean.