Adimen-koziente
adimen maila zenbaki bakar batean emateko ahaleginetan, adimena neurtzeko hainbat test sortu ziren XX. mendean. Batezbestekoa 100. 100 horretatik gorag0koo emaitzek, zenbat eta altuago orduan adimentsuago. / From Wikipedia, the free encyclopedia
Adimen-kozientea adimena neurtzeko erabiltzen diren test edo proba estandarren emaitzari deritzo. 1912 urtean erabili ziren lehen aldiz haurren adimen-adin eta adin kronologikoaren arteko zatiketa moduan. Gerora, froga estandar batek pertsona baten adimen-maila azaltzen duen neurketa adierazleari deitu zaio adimen-koziente, 100 balioa erreferentziatzat harturik eta 100etik gorakoak batezbestekoa baino adimentsuagoak eta 100etik beherakoak batezbestekoa baino adimen eskasagoa dutelarik.